XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- adiskidetasunari buruzko arazoren bat
- neska-mutilen arteko harremanei buruz
- herriko arazoren bat:
- langabezia
- delinkuentzia
- gazteentzako lokal falta
- berdegunean falta
- makarrak ugaltzearen arazoa
- droga
- etab.

Arazo hauek, ikasleak bizi dituzten egoerak isladatzea oso garrantzitsua da.

Are gehiago, ariketa hauek taldeko benetako arazoak edo egoerak aztertzeko egin daitezke.

Metodologia:
Lanerako taldea antolatuko da.

1. Formula desberdinak erabil daitezke.

Adibidez:
a) Talde batek gelaren erdian gaia eztabaidatuko du.

Beste guztiak begirale gisa daude.

b) Gela, taldetan banatuko da.

Talde bakoitzak gaia eztabaidatuko du.

Talde bakoitzeko bi partaidek behatzailearena egingo dute.

Talde bakoitzeko partaide kopurua 7 eta 12-ren artekoa izatea komeni da eta idazkari lanak txandatuz egitea.

2. Behatzaileek taldearen prozesua jarraituko dute eta garrantzitsuena jasoko dute, atal honetan ematen diren behaketa tresnaren batez baliatuz.

3. Taldeek lana amaitzean, prozesu hau jarraituz bateratze lana egingo dute:
- behatzaileek ikusi dutena
- taldeko partaideen eritziak
- gela osoak debate orokorra
- irakaslearen sintesia.